KOLOREAK PERTZEPZIO HUTSA DIRA

KOLOREAK PERTZEPZIO HUTSA DIRA. Koloreen hautematea nola gertatzen den eta zein anormaltasun dauden

Editorial:
EDITORIAL ACADÉMICA ESPAÑOLA EDICIONES ACADÉMICAS
ISBN:
978-3-8484-6073-1
Disponibilidad:
Agotado

29,00 €

Inguratzen gaituena koloretan ikusteko gaitasuna dugu gizakiok. Mundua koloretan hautemateak bizimodua errazten du, koloreak objektuak elkarren artean bereizteko lagungarriak baitira, eta, azken batean, koloreak antzemateak egunerokotasunari edertasuna ematen dio. Dena dela, koloreen hautematean parte hartzen duten mekanismo biologiko eta psikologikoak konplexuak dira, eta, ondorioz, gizaki guztiok ez dugu kolorearen bizipen bera izaten. Liburu honetan zehar, koloreen hautematearen prozesua eta bere garrantzia, koloreen nahasketa motak eta koloreen hautematea azaltzen duten zenbait teoria, kolorearen fenomeno batzuk edota koloreen hautematean gerta daitezkeen anormaltasunak eta horiek detektatzeko hainbat tresna aurkezten dira. Horrez gain, gaiaren inguruan maila desberdinetako ikasleekin egin daitezkeen zenbait jarduera praktiko azaltzen dira.