MATEMATIKA. LEHEN HEZKUNTZA 3. BIZIGARRI

MATEMATIKA. LEHEN HEZKUNTZA 3. BIZIGARRI

Editorial:
SM
Año de edición:
Materia
INFANTIL Y JUVENIL
ISBN:
978-84-9855-307-9
Páginas:
224
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
Reimpresión

37,25 €

Ikasminan badakigu heztea hazten laguntzea dela. Hezkuntzak, bizigarria den aldetik, elikatu egiten du, hazten laguntzen du, bizia sortzen du eta berritzen ari da etengabe. Bizigarri aurkezten dizugu: hezkuntza-etapa guztiak hartzen dituen proiektu globala da, eta balioetan oinarritutako hezkuntza-eredu sendo bat du oinarri, bi helbururekin: ikaslea. Irakasleari zerbitzua eta laguntza emateko sortu da, eguneroko lanerako baliabide egokiak ematen baitizkio. Hezkuntzarekiko dugun konpromisoa agerian jartzen da hezkuntza-kalitatea hobetzeko teknologia eta metodologia berri eraginkorrak malgutasunez sartuta.Bizigarriren gakoak:Ulertu ikasteko: ikaskuntzaren gakoa ulerkuntza delako, ikasleari edukiak barneratzen eta bereganatzen lagunduko dioten zenbait mekanismo garatu dira: edukiak testuinguruan jartzea, haurraren eguneroko bizitzarekin lotutako jarduerak egitea eta esperientzian oinarrituta ikastea.Norberaren ikaskuntzaren eraikuntza: ikaslea manipulazio-jardueren bidez hasten da ikasten. Ikasleek oinarrizko ezagutza hori bereganatu dezaten, Bizigarrik edukietara eta ikasleen adinera egokitutako hainbat baliabide ematen dizkie irakasleei.Ikaskuntza-erritmo eta -estilo desberdinen trataera: Bizigarrik aniztasuna tratatzeko proposamen espezifikoak ematen ditu unitate didaktiko guztietan. Ikasleen aniztasuna tratatzeko garatutako materialek eta eskainitako programa espezifikoek ikasleen ikaskuntza-maila eta -estilo bakoitzera egokitzen dituzte edukiak, eta horri esker, hezkuntza pertsonalizatu egiten da. Laguntza irakasleari: eskolak emateko eguneroko lanean laguntzen duten baliabide praktiko eta eraginkorrak:Berrikuntza metodologikoa: Bizigarrik eskolen ohiko dinamikan naturaltasunez sar daitezkeen berrikuntza-programak jartzen ditu irakaslearen eskura, irakasle eta ikastetxe bakoitzak nahi duen erritmoan nahiz mailan barneratu ditzan: Lankidetzan ikastea, Pentsatzen ikastea eta Askotariko adimenak.Izaten eta elkarrekin bizitzen ikasi: Bizigarri proiektuak beste bultzada bat eman dio balioetan oinarritutako hezkuntzari, eta protagonista bihurtu ditu balioak. Unitate bakoitzak balio bat izango du oinarri, etapa guztiak aintzat hartzen dituen programazio bati jarraituz.

Otros libros del autor

  • MATEMÁTICAS. 3 PRIMARIA. SAVIA
    Titulo del libro
    MATEMÁTICAS. 3 PRIMARIA. SAVIA
    BERNABEU RUIZ, JAVIER ; GARÍN MUÑOZ, MERCEDES ; RODRÍGUEZ SUÁREZ, MÓNICA ; NAVARRO ELBAL, ALBERTO ;
    El proyecto SAVIA para Matemáticas se desarrolla a través de tres ejes fundamentales: un programa específico de cálc...
    Disponible en 5 días

    46,60 €

  • MATEMÀTIQUES. 3 PRIMÀRIA. SABA
    Titulo del libro
    MATEMÀTIQUES. 3 PRIMÀRIA. SABA
    BERNABEU RUIZ, JAVIER ; GARÍN MUÑOZ, MERCEDES ; RODRÍGUEZ SUÁREZ, MÓNICA ; NAVARRO ELBAL, ALBERTO ;
    El projecte Saba per a Matemàtiques es desenvolupa a través de tres eixos fonamentals: un programa específic de cà...
    Disponible en 5 días

    37,25 €