Veeren Udako Musu Ikuskizun Handiaren ezin hautsizko arauak.
1- Uda bukatu baino lehen hogeita sei mutili musu eman behar dien(edo haiek hiri), mutil bat alfabetoko letra bakoitzeko.
2-Musuak ezpainetan, aurpegian, eskuan eta musua hartu nahi dunan edozer lekutan eman daitezken.
3- Ezin dion mutil berari musu batbaino gehiago eman. Ez ezan loturarik edo harremanik sor!
4-Musu ematea baino zerbait gehiago egin dezaken, nahi badun.
5- Konta iezaion Meli musu bakoitzaren zehaztasun guztiak. Horrela,hire azalean jarri ahal izango dun, eta hire uda bero eta ederra bizi, zeharka bada ere.
6- Ez ezan Markengan pentsa.
7-Ez iezaion inori hitz egin Hogeita Sei Musuen Erronka Sekretuari buruz (bereziki, musu ematen dien mutilei).
8- Bizi hadi ederki,bizitza laburra baitun ---pozik bahaiz seinale ez habilelaoker.
Vedak ez zuen pentsatuta uda horrela hastea, alegia,mutilak utzita. Markek argi uzten dionean haien artekoa bukatu dela,Vedari bihotza apurtzen zaio eta umiliatuta sentitzen da, baina, aldiberean, inspiratuta dago, eta hori da garra