ALJEBRA LINEALA

ALJEBRA LINEALA. Aljebra linealaren oinarrizko kontzeptuak eta ariketak

Editorial:
EDITORIAL ACADÉMICA ESPAÑOLA EDICIONES ACADÉMICAS
Año de edición:
ISBN:
978-3-659-01360-7
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
Agotado

49,00 €

Lan honek UPV/EHUren Euskara eta Eleaniztasun Errektoreordetzak antolaturiko Euskarazko ikasmaterialgintza sustatzeko 2011ko deialdian parte hartu du. Lan hau sei ataletan banatzen da eta aljebra linealeko oinarrizko kontzeptuak biltzen ditu. Lehenengo gaian oinarrizko egitura aljebraikoak aztertzen dira. Hauen artean: multzoak taldeak eta gorputzak. Bigarren gaian espazio bektorialen definizioa, hauek eragiketak eta oinarriak aztertuko ditugu. Hirugarren gaian matrizeak definituko ditugu eta beraien arteko eragiketak. Ondoren matrizeen determinantearen kalkulua, alderantzizkoen kalkulua eta matrizeetan oinarrituriko zenbakizko metodo batzuk ere ikusiko ditugu. Laugarren gaian aldiz, ekuazio-sistema linealen ebazpena aztertuko dugu. Bosgarren gaian aplikazio linealak definitu eta sailkatuko ditugu. Eta azkenik bukatzeko seigarren gaian endomorfismo baten diagonalizazioa balio eta bektore propioen bitartez aztertuko dugu.