Animaliak ezagutzeko modurik ohikoena testuliburuetan agertzen diren ezaugarriak buruz ikastea izaten da. Ugaztunak, hegaztiak edo arrainak direla ikasten dugu, baina eskolan oso gutxitan hitz egiten da animalien nortasunaz, eta normalean ez da zalantzan jartzen ondo edo gaizki tratatzen ditugun.
Pentsatu al duzu inoiz nola sentitzen diren animaliak? Hausnartu al duzu gizartean tratatzen ditugun eraz? Animalien Ahotsa, pentsamendu kritikoaren bidez, animalien etikarekin lotutako gogoetak egitera gonbidatzen gaitu. Liburu honetan, galderen bidez, nerabeek aske edo gatibu dauden animaliei buruz pentsatzerakoan izaten dituzten zenbait zalantza jorratzen dira.
Liburu honek helburu hezitzailea du eta, horregatik, proposamen didaktiko batzuk aurkezten ditu, balioetan oinarritutako hezkuntzaren eta pentsamendu kritikoaren sustapenaren bitartez.