ENPRESA-FINANTZAKETARAKO AUKERAK. OINARRIZKO FINANTZA-PRODUKTUAK

ENPRESA-FINANTZAKETARAKO AUKERAK. OINARRIZKO FINANTZA-PRODUKTUAK. Finantza-baliabideen kudeaketa

Editorial:
EDITORIAL ACADÉMICA ESPAÑOLA EDICIONES ACADÉMICAS
ISBN:
978-3-8484-6692-4
Disponibilidad:
Agotado

59,00 €

Finantza-krisia dela eta, azken urteetan enpresek, batez ere ETEek, arazo larriak izaten dituzte finantzaketa lortzeko. Finantza-arazorik ohikoenak banku-kredituen murrizketa eta hornitzaileen kobrantza-epeen luzapena izaten dira. Bestalde, enpresa askok finantza-egitura desegokia izateaz gain gehiegi zorpetuta daude. Hori dela eta, eskuliburu honek enpresek finantza arazo horiei aurre egin ahal izateko bere esku dituzten finantzaketa aukerak aurkezten ditu. Liburu honetako lehenengo atalean eskuragarri dauden finantzaketa-baliabideak ezagutzeko beharra ohartarazten da eta halaber, baliabide horiek aukeratzeko funtsezkoak diren irizpideak: kostua, epemuga, jabea eta jatorria. Bigarren atalak epe laburrerako finantzaketa-baliabideen ezaugarriak eta haien kostuak kalkulatzeko prozedurak analizatzen dira. Azken atalean epe luzerako besteren finantzaketa-iturri nagusiak aztertzen dira. Oro har enpresa batek eskuragarri dituen finantzaketa-baliabideak ezagutu nahi dituen edozeinentzat erabilgarria da lan hau. Hain zuzen ere, enpresa-finantzaketa barneratzen duten Enpresa Zuzendaritza eta Administrazio Gradurako edozein irakasgaitan ikasmaterialtzat erabil daiteke.