EPAILEA ETA HAREN BORREROA

EPAILEA ETA HAREN BORREROA

Editorial:
EREIN ARGITALETXEA
Año de edición:
Materia
FICCIÓN CLÁSICA
ISBN:
978-84-9109-262-9
Páginas:
152
Encuadernación:
RÚSTICA
Disponibilidad:
PREVENTA

12,00 €
Comprar

Epailea eta haren borreroa, nobela beltz asko bezala, hilotz batekin hasten da. Baina badu ezaugarri bat nobela beltz ohikoetatik bereizten duena: ustez istorio nagusia dirudienari ?hilketa bera eta hilketa argitzeko prozesua? beste istorio batek hartuko dio gaina, nobelak aurrera egin ahala. Dürrenmatten lanetan, izan ere, beti agertzen da ustekabeak arrazoimenaren logika hausteko duen indarra, eta nobela honetan, zehazki, ustekabe batek dakar lehen planora liburuko istorio nagusia. Eta ustekabearekin loturik ageri dira maiz, orobat, errua eta norbanakoaren erantzukizuna, Dürrenmatten dilema filosofikoaren ardatzetako bi.Bada, bestalde, auzi funtsezko bat eleberri honetan: ongiaren eta gaizkiaren arteko muga lausoa, pertsonaia zintzoen eta gaiztoen arteko bereizkuntza garbirik eza. Oso interesgarria da, alde horretatik, Bärlach eta Gastmann pertsonaien arteko harremana, ongiaren eta gaizkiaren arteko mugaren josturak hausten baititu.
Suitzan gertatzen dira nobelako pasadizo guztiak, 1948an, Bieleko aintziraren inguruko herrixketan eta Berna hirian.