Grigor, haur guztiak bezala, mundua miatzen dabil, zer topatuko. Lagun ezin hobeak aurkitzen ditu bidean, eta, guztien gainetik, erlea du bidelagun eta adiskide zintzo, liburu honetako lau ipuin dibertigarrietan:
Egunez parke batean
Gauez zoo batean
Denboraldi bat ospitalean
Oporraldi bat baserrian
Juan Kruz Igerabideren ipuinak koloretako irudi ederrez apaindu ditu Concetta Probanzak.