KALKULU DIFERENTZIALA ETA INTEGRALA

KALKULU DIFERENTZIALA ETA INTEGRALA. Aldagai bakar eta anizkoitzen oinarrizko kalkulu diferentziala eta integrala

Editorial:
EDITORIAL ACADÉMICA ESPAÑOLA EDICIONES ACADÉMICAS
ISBN:
978-3-8484-6296-4
Disponibilidad:
Agotado

49,00 €

Lan honek UPV/EHUren Euskara eta Eleaniztasun Errektoreordetzak antolaturiko Euskarazko ikasmaterialgintza sustatzeko 2011ko deialdian parte hartu du. Lan hau hamabi ataletan banatzen da eta kalkuluko oinarrizko kontzeptuak biltzen ditu. Lehenengo bost gaietan aldagai erreal bakar baten funtzio errealak aztertzen dira. Hasteko aldagai erreal bakar baten limiteak eta deribagarritasuna aztertuko ditugu. Ondoren, funtzio konposatu eta inplizituen deribagarritasuna ikusiko dugu. Azkenik, hauen aplikazioak ikusiko ditugu, Taylor-en polinomioa eta funtzioen adierazpen grafikoa. Hurrengo lau gaiak, seigarrenetik bederatzigarrenera, aldagai erreal anizkoitzen funtzio errealetan oinarritzen dira. Lehenengoz, aldagai anizkoitzen limiteak eta jarraitutasuna aztertuko ditugu eta ondorengo bi gaietan hauen aplikazioak. Funtzio konposatu eta inplizitu anizkoitzak deribatzen ere ikasiko dugu eta maximo eta minimoen existentzia aztertuko dugu. Azkenik, hamargarren gaitik hamabigarrenera, integrazioa landuko da, integral mugagabeen kalkulurako metodo orokorrak, integral mugatua eta bere aplikazioak eta integral anizkoitzak eta bere aplikazioak.