ZAURI BOLODIA

ZAURI BOLODIA

Editorial:
TXALAPARTA
Año de edición:
Materia
ARTES
ISBN:
978-84-17065-35-5
Páginas:
282
Encuadernación:
RÚSTICA
Disponibilidad:
Disponible en 5 días

19,50 €

Krisian dagoen aktore baten egunerokoa da liburu hau; hogeita hamar urteetako krisialdian sinesten ez duen arren, ezin uka dezake bere buruari nahi baino gehiagotan galdetzen diola zertan ari ote den. Undergroundean hasi eta idealista porrokatua den Zauri Bolodia apurka-apurka profesionalizatu da; bide horretan etorriko zaizkio nekea, desengainua, prekaritatearen zama eta, azkenik, bere burua berrasmatu beharra. Bidaia literario horretan, Oier Guillanen alter egoa den horrek kulturaz hausnartzen du, amateurismoa vs profesionaltasunaz, hizkuntzaz eta politikaz, gutik nira doan bidaiaz, generoaz eta sorkuntza prozesuaz.

Liburuaren hitzaurrean, Madame Slipek dio: ?Zinikoak gara benetako azken idealistak. Ziniko gara gauzak benetan inporta zaizkigulako, edo hori uste dugu guk, sekretuan, barne-barnean. Benetako ziniko batentzat, ez dago gauza amorragarriagorik ustezko idealista mediokre bat baino?. Hona gure kulturaren eta sorkuntzaren gaineko begirada zorrotz, kritiko eta autokritiko bat eta, hala ere edo horregatik, utopikoa eta ederra.

Otros libros del autor

  • AIRE IKUSEZINA
    Titulo del libro
    AIRE IKUSEZINA
    GUILLAN BERMUDEZ, OIER
    Disponible en 5 días

    13,50 €