Ramsay familiak, lagun batzuekin batera,
uda igarotzen du Skye uharteko etxean, Eskozian.
Guztiek hain maite duten Ramsay andreak bere bizitzaz eta senideenaz hausnartzen du.
Pozik dago seme-alabez eta lagunez inguratuta dagoelako. Baina urteak igarotzen dira,
eta uhartera itzultzea erabakitzen dutenean, dena aldatu da.
Farorantz maitasunaz, adiskidetasunaz, ilusioaz, bizitzaz, heriotzaz? hitz egiten duen eleberria da.
Giza harremanak inoiz perfektuak ez direla erakusten du.