Afari diplomatikoa gure' etxean. Hor daude denak saloian eserita txolarte gozoan. Europar Batasuneko enbaxadore anderea, Frantziako enbaxadorea, hezkuntza ministroa, Espainiako enbaxadorea, Tamara, Djeride, eta Masachusets-eko MITeko bi lagunak. Eskaileretatik jaisten ari naizela aurkeztu nau enbaxadoreak. Etxean bertan egon, eta ni azkena, brabo. Leonardo di Caprio Titanic-eko banketeko mahaira bezala jaitsi, eta ministroaren ondoan esertzea egokitu zait sofan. Afal aurretik koktel-aperitifa. «¿Qué te parece si hacemos el aperitivo en los sofás exteriores de la terraza y después cenamos dentro » galdetu dit enbaxadoreak goizean. «Perfecto», esan diot, horretan irizpidea baneuka bezala. Hau da beraz gauzak alda ditzakeen ministro bizkorra. Berehala bota du puntua: Estoy deseando escuchar la experiencia del País Vasco. Aldarte onean gara, oraindik. Laster nahastuko da. * * * Brasilgo Pernambuco, Mexikoko Puebla, Yucatan, Ipar Afrikako Tanger eta Haitira egindako lan-bidaietako testu laburrek osatzen dute Harizko zubiak. Bazter horietako gertakari txikien marrazki-sorta moduko bat da: hizkuntza-komunitate gutx