Leoren lorategia eder-ederra dago, baina Hiporenak txukundu beharra du. Ez da ezer gertatzen, Hipok badaki nola egin: lehenik eta behin, etxolako tresnak hartu ditu, gero, soropila moztu eta adaxka batzuk inausi ditu, landareak ureztatu eta, azkenik, zuhaitzetatik fruta bildu du, Leo lagunarekin partekatzeko. Bai gozoa!