Pattik egun txarra izan du. Eskolan nota txarrak atera ditu, etairakasleak errieta egin dio. Etxera itzultzean, gurasoak ere haserretu zaizkio.Nahigabetuta, logelan bilatu du aterpea, eta Internetera konektatu da, baina, ustekabean, aulkitik erori eta konortea galdu du. Handikgutxira, neskatila ñimiño bilakatuta itzartuko da gurasoenlorategiaren erdian. Inurri batzuek bahitu egin dute, baina, geroago,bakarrik utziko dute intsektuek, haien nagusia ?morroi zital samarra?suminduko ote zaien beldurrez.Benetan larritzen hasita dago Patti. Esperantza piztu zaio Fabriceintsektu makila topatzean, baina, kamuflatzen trebea izanagatik ere,ez dirudi oso animalia azkarra denik. Sandalia ikaragarri handi batenpausoak (Pattiren amarena) hondamendia iragartzen du. Eta hasierabaino ez da...