SASTRAKA/MALEZA

SASTRAKA/MALEZA

Editorial:
EREIN ARGITALETXEA
Año de edición:
Materia
CONSULTA
ISBN:
978-84-9109-775-4
Páginas:
220
Encuadernación:
CARTONÉ
Disponibilidad:
RECÍBELO EN 72H

39,00 €
Comprar

Sastraka/Maleza beste hainbeste arlotan arituak diren lau lagunen lanaren emaitza da. Honen guztiaren sorreran Pello Lizarraldek José Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, handik gutxira, Imanol Ubeda musikariak hamabi kanta ondu zituen eta Imanol Rayo zinemagileak argazki bilduma. Sastraka/Malezan bidaia labur bat dago, ezinezko bidaia bat. Heriotzaren kontzientzia, apur bat bada ere, izan orduko, gero eta maizago harrapatzen gaitu iraganera itzultzeko bidea hartzeak. Eta itzuli egin behar jakiteko bidearen buruan itzalak eta dezepzioa besterik ez dagoela eta irtenbideren bat bilatzera behartuta zaudela. Testu honetatik abiatuta sortu den guztia Iruñean, Gasteizen eta Donostian egongo da ikusgai 2022. urte honetan zehar. Inaugurazio egunetan Imanol Ubedak eta Don Inorrez-ek kontzertua eskainiko dute egitasmo honetarako egindako kantak aurkezteko.