ERNESTO ETA ZELESTINA, EGUBERRIAK ETXEAN

ERNESTO ETA ZELESTINA, EGUBERRIAK ETXEAN. EGUBERRIAK ETXEAN

Editorial:
PAMIELA ARGITALETXEA
Año de edición:
Materia
INFANTIL Y JUVENIL
ISBN:
978-84-9172-070-6
Páginas:
36
Encuadernación:
CARTONÉ
Disponibilidad:
RECÍBELO EN 72H

16,00 €
Comprar

Eguberriak ospatzeko nahikoa da Zelestinak adina gogo eta irudimena izatea; bere lagun Ernesto, ordea, kezkatuago dago neguko hotzarekin eta festa hori antolatzeko beharko luketen eta ez duten sosarekin. Baina, momentuko desilusioez haratago, Zelestina beti berearekin ateratzen da. Ernesto, on-puska eta eskuzabala bera, bere izaera arrazionala gainditu eta hitz emandakoa betetzeko prest azalduko da, Zelestina ez zapuzte aldera.

Elkar-laguntzan bait dago istorio samur eta maitagarri honen gakoa: elkarrekin doaz basora beren etxe xumea apaintzeko gauzen bila, elkarrekin egingo dituzte marrazkiak, bata sukaldean arituko da besteak opariak biltzen dituen bitartean. Eta, halako batean, Ernesto kokin bilakatuko zaigu: festaratutakoak eta Zelestina bera zur eta lur utziko ditu, eguberri festa ahaztezin baten arima bihurturik.

80. hamarkadan Gabrielle Vicentek sortutako bilduma osatzen duten beste hogeitamar liburusketan bezala ?Ernesto eta Zelestina, Eguberriak etxean? izeneko honek ere elkarrizketa egitura du eta bere protagonista humanizatuen pisu emozionala du ezaugarri. Horrela, marrazkietan azpimarragarria da pertsonaien espresibitatea eta jestualitatea. Bin?etetan edo orrialde osoak hartuz datozen irudi argitsuak dira, marra solteez eginak eta lainoki koloreztatuak.

Hartz handiaren eta sagutxoaren gorabeherak hunkitu eta munduarekin bat egiten gaituzte, benetako adiskidetasuna, zoriona gauza xumeetan aurkitzeko eta duten apurra besteekin partekatzeko gaitasuna erakusten bait dute.

Otros libros del autor

  • O NADAL DE ERNESTO E CELESTINA
    Titulo del libro
    O NADAL DE ERNESTO E CELESTINA
    VINCENT, GABRIELLE
    Para celebrar o Nadal abonda con ter tanto entusiasmo e imaxinación como Celestina; non como o seu amigo Ernesto -má...
    RECÍBELO EN 72H

    16,00 €

  • ERNESTO Y CELESTINA, MÚSICOS CALLEJEROS
    Titulo del libro
    ERNESTO Y CELESTINA, MÚSICOS CALLEJEROS
    VINCENT, GABRIELLE
    "Ernesto y Celestina, músicos callejeros" es uno de los 30 libros de una exitosa serie que Gabrielle Vicent comenzó ...
    RECÍBELO EN 72H

    16,00 €

  • ERNESTO E CELESTINA, MÚSICOS DE RÚA
    Titulo del libro
    ERNESTO E CELESTINA, MÚSICOS DE RÚA
    VINCENT, GABRIELLE
    "Ernesto e Celestina, músicos da rúa" é un dos 30 libros dunha exitosa serie que Gabrielle Vicent comezou a publicar...
    Disponible en 5 días

    16,00 €

  • ERNESTO ETA ZELESTINA, KALE MUSIKARIAK
    Titulo del libro
    ERNESTO ETA ZELESTINA, KALE MUSIKARIAK
    VINCENT, GABRIELLE
    RECÍBELO EN 72H

    16,00 €

  • ERNERSTO Y CELESTINA. VAN AL FOTÓGRAFO
    Titulo del libro
    ERNERSTO Y CELESTINA. VAN AL FOTÓGRAFO
    VINCENT, GABRIELLE
    Celestina descubre unas fotos en el cajón secreto de Ernesto. Hay muchas fotos, pero ¡ella no está en ninguna! ¿Qué ...
    Disponible en 5 días

    12,50 €