FRANCISCO DE GOYA, HENRI ROUSSEAU ETA VAN GOGH (MIHISETIK KOMIKIR

FRANCISCO DE GOYA, HENRI ROUSSEAU ETA VAN GOGH (MIHISETIK KOMIKIR

Editorial:
SAURE
Año de edición:
Materia
CONSULTA
ISBN:
978-84-17486-58-7
Páginas:
100
Encuadernación:
CARTONÉ
Disponibilidad:
Disponible en 5 días

19,90 €

Arte Ederren gradua ikasten nengoenean, Artearen Historiako irakasle bat geneukan zeina denok miresten genuen, Francisco Javier San Martín jauna. Bere arloei zegokionez beti genbiltzan norgehiagokan, Artearen Historia oso modu arin eta erakargarrian kontatzen zuelako, eta ikastea haur-jolas bilakatzen zuelako. Eskolan matematikekin edo ustez asimilatzeko zaila den beste edozein irakasgairekin gertatzen den bezala, irakasleak ikaslearen arreta bereganatzeko dohaina badauka, lanaren erdia egina dago. Hortik datorkit Artearen Historia komiki baten bidez kontatzearekiko daukadan interesa. Komikiak informazioa sintetizatzen behartzen du eta gainera kontatzen duen istorioaren irudikapen grafikoaren erakargarritasuna dauka. Horri umore kutsua gehitzen badiogu, Artearen Historiarekiko interesa pizteko era oso interesgarria dela uste dut. Sail honetan, Morathak Francisco de Goyarekin ekin zion lanari jarraipena eman besterik ez diot egin. Moratha balio anitzeko komikilaria da eta beti dago ideia eroenak irudikatzeko prest. Berarekin batera erraza izan zen nire imajinazioa askatzea Henri Rousseau, Vincent Van Gogh edo