KULTURA GERRA ZIBILEAN (1936-1939)

KULTURA GERRA ZIBILEAN (1936-1939)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO
Año de edición:
Materia
Hª DE ESPAÑA
ISBN:
978-84-1319-696-1
Páginas:
496
Encuadernación:
diary
Disponibilidad:
RECIBELO EN 72H

30,00 €
Comprar

Gerra Zibilak erabateko etena ekarri zuen euskal kulturara. Dena dela, gerra-garaia ez zen basamortua izan ikuspuntu kulturaletik. Oso baldintza txarretan bazen ere, ekimen eta estrategia kulturalak bultzatu ziren, artelanak sortu ziren, literatura egin zen, kulturari buruzko erabakiak hartu ziren, eta egitasmo kultural eta artistikoak jarri ziren martxan. Horrez gain, kulturaren inguruko eztabaidak ere izan ziren. Artisten eta intelektualen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko loturak ere indartu zituen gerrak. Liburu honetan, Gerra Zibilean euskal kulturaren ikuspuntutik bultzatu ziren ekimenak, hartu ziren erabakiak eta garaiko kultura sortzaile eta eragileen lanak eta kezkak aztertzen dira; hain zuzen ere, gerra-garaiko kultur bizitza hobeto ezagutzeko helburuarekin. Liburu hau idatzi dugunontzat garrantzitsua da Gerra Zibilean euskal kulturaren ikuspuntutik eman ziren (eta/edo eman ez ziren) pausoak eta garaiko kultura sortzaile eta eragileen lanak ahanzturatik ateratzea. Are gehiago, kontuan izanda 2026an 90 urte betetzen direla Gerra Zibila hasi zela.