CIUDAD-REAL NÚÑEZ, GINÉS MANUEL ; MARTÍNEZ CAMACHO, MARÍA ISABEL ; MUÑOZ MAROTO, ALICIA
ZENBAKIAK ETA LETRAK 1 koadernoa KONEKTA proiektuaren sortakoa da, berariaz prestatua haurrek arreta eta oinarrizko beste trebetasun batzuk garatu ditzaten. Trebetasun horiek, itxuraz errazak diruditen arren, oinarrizkoak dira ikaskuntza-prozesua zailtasunik gabe garatzeko.
• Zer egingo dugu koaderno honetan? Letrekin eta zenbakiekin jolastuko gara trebetasun horiek entrenatzeko, eta hainbat testuingurutan erabiltzen direla barneratzeko.
• Arreta handiz sekuentziatu den jarduera sorta honen bidez, dibertitzeaz gain haurrek behaketa, harremana, dedukzioa, arreta, motrizitate fina, pentsamendu malgua, eta sormena garatuko dituzte, besteak beste. Aldi berean, honako hauek ere lortuko dituzte:
1. Arreta sustatzea.
2. Gaitasun kognitiboak aberastea eta entrenatzea.
3. Ikasteko zailtasunei aurrea hartzea.
4. Entrenatu gabe dauden oinarrizko trebetasunak berreskuratzea eta sasoian jartzea.
5. Aisialdia oparoa izatea.
• 3 urtetik aurrera, egunean 2-3 orrialde baino gehiago ez egitea gomendatzen dugu. Hala, motibazioari eutsiko diogu eta haurra jarduerak gustura egitera ohituko da.
• Gomendatuta dago familia-esparrurako (aisialdirako alternatiba gisa) eta hezkuntzaesparrurako (ikasgelan nahiz oporretan egiteko, edo arreta erregulatzeko premiei erantzuteko).
• Ariketa hauek koadernoan zuzenean egiteko prestatuta daude, paperezko formatuak lagundu egiten baitu beste ezein euskarrirekin eskuratzen ez diren trebetasun eta garun-konexio espezifikoak garatzen.